XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ba, apostu egingo dizut esan zion Paolok, baietz tarta berdin-berdin suntsiturik geratu.

- Zer esan nahi duzu? - Baina, profesore, ireki begiak! Zer uste duzu egingo dutela haurrek zure tartarekin? Ez pentsa zirkunferentzia neurtzeko edo oinaren area aurkitzeko igotzen ari direnik.

Hemendik ordubete barru, ez da hemen txokolate apurrik ere geratuko.

Zeta profesorearen musua bonbila baten antzera piztu zen.

- Horixe baietz! Jan egingo dute! Apurrik ere ez da geratuko.

- Iufala! Aurrera, aurrera mutilak! Aurrera, denontzako dago eta! On egin dagizuela! A zer inozoa ni ere, lehen pentsatu besterik ez eta.

- E esan zion Paolok, batzuetan zientzilariek kirtenkeriak ere egiten dituztela, gero.

Erasotzaileen lehen ilarak urrats gutxietara zeuden dagoeneko, eta ez zuten, ez horregatik, profesorearen gonbidapen oihuen beharrik: beren begietan garbi ikusten zen etsia deusezteko erabaki irmo, lehiatsua eta baita goxokiaren arrastorik ere ez usteko asmoa.

Pixka bat beranduxeago alde guztietatik eraso zioten tartari.

Gastadore tropel bat sartu zen hil ala bizi Paolo eta Ritak industutako ìndustu: eskabatu galerian barrena.

Beste batzuk, zentzu onez, azaleraren goiko partea jaten hasi ziren.

Diomedesen ozengailuak durrunda bizian jarraitzen zuen bitartean: - Neska-mutilok, erne! Ez onartu martzianoen erregalirik! Pozoindutako goxokiak emango dizkizuete: ez jan!.

Baina norbait ba ote zegoen, ba, gomendiorik entzuteko? - Utzi zerbait guretzako ere! - oihukatzen zuten, hala ere.......